ARGAZKIA

Argazki-saio pertsonalizatua

Argazki-saio pertsonalizatuak egiten ditugu, haurdunaldian, jaio berriekin, edoskitzea eta haur edo familiekin. ISOKI AUDIOVISUAL-en, pertsona bakoitzaren onena erakusten saiatzen gara beti, eta momentu berezi, magiko eta errepikaezinak gordetzen laguntzen dugu. Argazki-saioak zuen etxeko intimitatean edo asko maite duzuen leku batean prestatzen ditugu, zuen lasaitasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Aukeratu itzazu gehien interesatzen zaizun argazki-saioa:

Ekitaldien argazkilaritza

Ekitaldien argazkilaritza funtsezkoa da era guztietako ekitaldien une esanguratsuenak jasotzeko; batzarrak, jaialdiak, kontzertuak, eskontzak, etab. ISOKI AUDIOVISUAL-en, detailerik txikienak zaintzen ditugu, esanahizez betetako istorio bisual oso bat sortzeko.

Enpresa argazkilaritza

Bai enpresa txikiek, zein korporazio handiek, haien produktu edo marka aurkezteko aukeratzen duten estrategia bisualak, eragina izango du bezeroengan lortu dezekeen arrakastan. ISOKI AUDIOVISUAL-en, zure enpresak behar duen irudi korporatiboan laguntzen dizugu.

ESKATU ZURE AURREKONTUA

Ikus-entzunezko ekoizpen baten kostua hainbat faktoreren arabera kalkulatzen da, hala nola iraupena, ekoizpen mota, efektu bisual kopurua edota edizioa, adibidez. Zure aurrekontua eskatzerakoan, zure behar zehatzak arretaz aztertzen ditugu, aurrekontu justu eta pertsonalizatu bat eskaintzeko. ISOKI AUDIOVISUAL-en prosezuaren urrats guztietan gidatuko zaitugu. Eskatu zure aurrekontua eta lortu zure proiektura egokitutako proposamena.