TAILERRAK

Emakumeak Begibistan

Emakumeak Begibistan Mujeres a la Vista emakumeentzat zuzendutako tailerra da, Olaia Sánchez eta María Castejón-ek sortua 2016 urtean. Tailerraren helburu nagusia emakumeen begibistaren bitartez, gaur egun emakumeek bizi duten errealitatea ikustarazteko laburmetrai bat sortzea da. Azkeneko urteetan, hainbat laburmetrai sortu dira tailerraren edizio desberdinetan, horietatik batzuk “Dona’m cine” edo Iruñeko IPES “Muestra de Cine y Derechos Humanos” bezalako jaialdietan hautatuak izan dira .